Mendekosteetarako plana du Piztu Lezok
Mendekosteetarako hainbat jarduera antolatu ditu Piztu Lezok. Afrikako dantzen saiorako aldez aurretik izena eman behar da.
Ekainaren 3tik 5era izango dira aurtengo Mendekoste Jaiak. Horri begira, Piztu Lezok eskualdeko lehen festa handiak izango direnetan antolatu dituenen berri eman du. Jai batzordeak ofizialki astelehenean egingo du mendekosteetako egitaraua aurkezteko agerraldia, baina Piztu Lezok erabaki du aurrez jakinaraztea lezoarrei zeintzuk diren haien proposamenak.
Horien artean bada bat aurrez izena eman behar dena, zehazki, ekainaren 4an (larunbata) egitekoa den dantza afrikarren saioan. Horretan parte hartzeko izena eman behar da: esteka honetan klik egin, eta izen-emate fitxara joateko aukera dago. Gainera, Ibai-Ondon afariak emango direla jakinarazi dute.
Hori horrela, honakoa da Piztu Lezok mendekosteetarako landu duen egitaraua:
Ekainak 3, ostirala
- 17:45ean, Zabarreri ongietorria kaian.
- 21:00etan, afari autogestionatua plazan.
- 23:00etan, Iratzar taldearekin erromeria Saldise plazan. Ondoren, DJ Malakias eta Maixa.
Ekainak 4, larunbata (Karlos Saldise plazan dira jarduerak)
- 17:00etan, dantza afrikarrak (aurrez izena eman behar da. Goiko testuan esteka).
- 18:00etan, Elektrobuiaka.
- 23:30ean, kontzertuak Erroka eta Kilimak taldeekin.
Ekainak 5, igandea
- 10:00etan, gazte sortzaileen azoka Saldise plazan.
- 18:00etan, txosnaren desmuntatzea.