EHBilduk Ategorrietako sarraskia gogoratu du gaur
Lore eskaintza egin du sarraskiaren 91. urteurrenean. Donostiako EHBildurekin batera antolatutako ekitaldia izan da.
Pasaiako eta Donostiako EHBilduko udal taldeek lore eskaintza egin dute gaur, maiatzak 27, Ategorrietako sarraskiaren 91. urteurrena oroitzeko. Data hartan portuko zazpi langile hil zituen Guardia Zibilak. Langileak Donostiara joaten ziren haien lan-baldintza penagarriengatik protesta egitera. Bi udalerrietako talde politikoek zonaldean langileen mugimenduak eta sindikatuek izan dute garrantzia nabarmendu dute.
Pasaiako EHBilduko bozeramalea den Iraitz Pazosen aburuz, “gertatutakoa garaiko langile-klaseak markatu zituen, baina ahaztuta geratu zen”. Bere aldetik, koalizioak gertakari hori eta garrantzi bereko beste batzuk gogoratzen jarraitzeko duen konpromisoa irmoa dela gogoarazi zuen.
Ekitaldia Ategorrietan bertan egin dute, gertakaria jazo zen lekuan bertan.