Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

[Erreportajea] Azken urteko uzta dastatzeko, txotx bikoitza aurten

COVID-19ak azken bi urteetako festa zapuztu ondoren, indarberrituta itzuliko da Sagardo Eguna. Bihar hemezortzi sagardogileren zukua dastatzeko aukera izango da, goizez eta arratsaldez gainera.

2019an egin zuten azken Sagardo Eguna Oiartzunen, orduko irudia da hau.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/05/27

Bihar Oiartzunen txanda izango da, sagardoaren festa handiak jai giroz beteko du Elizalde, egun osoz gainera. Urteko uzta dastatzeko aukera izango dute oiartzuarrek, aurten bai, pandemiagatik azken bi edizioak bertan behera gelditu baitziren.

Bi urteko hutsunea «luzea» izan dela aitortu du antolaketa lanetan dabilen Girizia elkarteko Gaizka Garziak. «Herritarrak bezalaxe gu ere gogotsu gaude, bazen garaia berriro plaza lepo beteta ikusteko. Modu natural batean sozializatzeko gogoz daude herritarrak, hori sumatzen ari gara inguruan. Ea eguraldi ona egiten duen, baina giro ona dagoen bitartean, berdin du eguraldiak!», esan du. Joan den irailean hasi ziren lanean, «ilusio bikoitzarekin», Garziak zehaztu duenez. Orduan, sagar biltze herrikoia egin zuten, eta arrakasta handikoa izan zen gainera. Ordutik, motorrak berotzen ibili dira Giriziako kideak.

Berritasunekin dator biharkoa. Hori aurreratu du oiartzuarrak. Aurreko edizioetan arratsaldez dastatu izan ohi da sagardoa, baina aurten goizean ere txotx egiteko apustua egin dute (12:00etan egingo dute, udaletxe atzeko plazan). Goiza biribiltzeko, azoka egingo dute Done Eztebe plazan (10:00etatik 14:00etara), herriko eta inguruko jaki eta edariak dastatzeko aukera egongo da bertan.

18:00etan egingo dute txotx handia, Done Eztebe plazan. Urtero bezala, herritar bat omenduko dute, hark hasiko du festa.
Goiz eta arratsaldean zehar, orotara, hemezortzi sagardogileren zukua dastatzeko aukera izango da. Edalontziak plazan bertan eros daitezke, bost euroren truke (pintxoa barne).

Baserriari keinu bat
Sagardoa izango da biharko protagonista nagusia, zalantzarik gabe, baina Garziak gaineratu du aurtengoari «ukitu berezia» eman nahi izan diotela. Baserri giroa presente eduki nahi dute, horregatik baserritarrez jantzita jaisteko deia egin diete oiartzuarrei Girizia elkartekoek. «Ez dadila soilik sagardoa izan protagonista, baserriko munduari keinu bat egin nahi diogu». Lehiaketa, sariak eta hainbat «sorpresatxo» ere egongo direla aurreratu du antolatzaileak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.