[Galeria] Itsas Festibalak kaleak hartu ditu
San Pedron Aita Manuelen omenez egindako kontzertuak jende ugari bildu du lonja ondoan estreinatu den plaza berrian.
Pasaia Itsas Festibalak bigarren eguna bizi du gaur. Pasaitarrek eta herritik kanpokoek eguraldiak eman duen atsedena aprobetxatu dute badiara gerturatu diren ontziak ikustera eta egitarauan dauden ekitaldietaz gozatzeko. San Pedroko eta Donibaneko barrutiek ikusmira sortu dute eta jendetza gerturatu da aktibitateetara.
Gaurkoan San Pedrok hartu du garrantzia, izan ere Aita Manuelen omenez egindako kontzertuan jende ugari bildu da lonja ondoan estreinatutako plaza berrian. Donibanen ere jende mordoa gerturatu da postuetara, eta barrutitik paseoa emanez egin dute arratsaldea.
Hona hemen egunaren argazki galeria.