[Galeria] Giro ederra eguraldia lagun Sagardo Egunean
Azoka jarri dute herriko plazan eta arratsaldean txotx egingo dute. Giro aparta espero da.
Sagardo Eguna da gaurkoa Oiartzunen, eta plazan ez da girorik falta. Goizean azoka egin dute, gozoak, belar-dendako produktuak edota sasoiko gereziak topa daitezke bertan. Gainera, dultzaineroak haien soinuekin animatzera joan dira ere.