[Galeria] Txotx egin dute batera berriz oiartzuarrek
Txemi Urraren herriarekiko eskuzabaltasuna omendu dute, eta berak eman dio hasiera aurtengo txotxari.
Bi urteren ondoren berriz egin da Elizalden Sagardo Eguna. Goizean azoka egin da, eta jendea pixkanaka-pixkanaka gerturatu bada ere, arratsaldean izan da giroa nagusi. Urtero lez herritar bat omendu dute eta aurtengoan Txemi Urrak jaso du errekonozimendua.
Urrak urte luzez ardo eta likoreak banatu izan ditu herrian zehar eta bere sema Mikel Urrak dioenez “beti izan da aita oso herrikoia eta besteentzako eskuzabala”. Ordu txikitan tabernei likoreekin laguntzen aritutakoa dela adierazi du.
Horrez gain, udaletxe atzean duen bere lokala beti izan du eskuragarri Haurtzaro Ikastolarentzat edo Sagardo Egunerako, besteak beste. “Oso aktiboki ibili izan da beti” esan du omenduaren semeak. Antolatzaileek, bada, bere gertutasuna eta eskuzabaltasuna eskertu nahi izan diote. Hori horrela, Ander Lizarralde eta Karlos Ibargurenek zenbait bertso bota dizkiote.