50. urteurrena ospatuko duten bikoteei, omenaldia Madalenetan
Ekitaldi horretan parte hartzeko izen ematea irekita dago jada, eta ekainaren 10a izango da horretarako azken eguna.
2019ko ekitaldia. Argazkia: Herri Bizia. Aurten 50 urteko elkarbizitza bete edo beteko duten bikoteei omenaldia egingo zaie berriro Madalenetan, pandemia dela eta bi urtez beste data batzuetan egin ondoren. Hori dela eta, aurten urrezko ezteiak beteko dituzten herritarren omenez antolatuko den ekitaldian parte hartzeko izen ematea gaur ireki eta ekainaren 10ean bukatuko da.
Omenaldian parte hartu nahi dutenek, udaleko 943 44 96 11 telefonora deitu edo alkatetza@errenteria.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute. Behin izena emanda, familia liburua eta bikotearen argazki bat eraman beharko dituzte udaletxera.
