2022/5/30

Agote: "Festibaletik gehien gozatu nuena Antxoko bertso saioa izan zen"

Pasaia Itsas Festibaleko presidente Xabier Agotek ekitaldiaren balorazioa egin du. Antxotarrengandik sekula baino gertuago izan dira barkuak.

Madalenetako Kartel Lehiaketaren erakusketa Xenpelar Etxean

Herritarrek Herri Saria jasoko duen lana hautatzeko aukera izango dute. Erakusketan bertan bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 6a arte.

Irlanda eta Euskal Herria batuko ditu aurten Bixi-Bixik

Donibaneko elkarteak, Gora herriak egitasmoaren baitan, egitarau oparoa prestatu du ekainaren 2tik 18ra bitarte.

Euskaldarrak Elkarteko XXXV. Gastronomia Lehiaketak irabazleak ditu

Txepetxa Elkarteak lortu du lehen saria. Antxoko Lore Txortak, aldiz, kalitate-prezioa kontuan zuen saria eskuratu zuen.

Erakusketa iraunkorraren aldaketa Jantziaren Zentroan

Ekainaren 4tik 12 bitartera Jantziaren Zentroaren erakusketa iraunkorra itxita egongo da aldaketak lanak tarteko. Bi asteburu horietan beheko solairuko erakusketa ikusteko aukera egongo da besterik ez.

Madalenetan lan egiteko deialdia, zabalik

Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Bi asteburuko festa aroa Lezon

Datorren asteburuan Mendekoste Jaiak egingo dituzte, eta hilaren 10etik 12ra, berriz, Euskal Jaiak. Gaur aurkeztu dituzte biak.

Oiartzuarrak, bretoiaren alde korrika

Ostiralean hartu zuen Iosune Cousillas zinegotziak lekukoa Ar Redadeg lasterketan, hainbat oiartzuarrekin batera.

Donibane Pari Berri, Euskal Ligara

Gipuzkoako Lehen Mailako finalean 4-2 irabazi diote sanjuandarrek Teep Tolosala taldeari. Kategoriaz igotzeko zuzeneko txartela.

Xanistebanetako Jai Batzordea egingo dute asteazkenean

Bileraren aurretik aurtengo jaiak iragarriko dituen kartela aukeratuko dutela aurreratu du udalak. Bihar arte bidali daitezke lanak.

Hemen da Antxoko XXVII. Sagardo Eguna

Alkartasuna Dantza Taldeak antolaturiko jaialdiak Biteri plazan hartuko du lur aurten. Sagardoa ez ezik, pintxo eta musikarik ez da faltako.

PSE-EE larrituta agertu da merkataritzaren gainbeheragatik

Errenterian 424 komertzio existitzen ziren 2017an. Sozialisten arabera gaur egun komertzioen kopurua ez da 350ra heltzen. Joerari buelta emateko beharra azpimarratu du talde sozialistak.

Txapeldun bat, bi irabazle

Areto futboleko Gipuzkoako Hirugarren Mailako txapeldun izan da Jaixki AFT, finalean 4-2 gainditu duelako Antxo AFren B taldea.

Ogasuna eta hirigintza, biharko udalbatzarreko gai nagusiak

Hileroko plenoa egingo du bihar arratsaldean udalbatzak. Aurtengo lehen hiruhilekoko aurrekontuaren berri emango du alkateak, besteak beste.

kzgunea konfinamendua oiartzun

KZguneak IKTei buruzko zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du

Hitzaldi horiek You Tube-ko KZguneaTIC kanalean jarraitu ahal izango dira. Euskaraz eta gaztelaniaz dira, 30 minutuko iraupenekoak.

[Bideoa] Txemi Urra omendu dute aurtengo Sagardo Egunean

Agurra dantzatzeaz gainera, txapela eta oroigarria eman zioten Done Eztebe plazako oholtzan, lagun eta senidez inguratuta.

'Feminismoa atzo eta gaur: laugarren olatua', ostiralean Bekoz Bekon

Antxoko elkartean hitzaldia emango du Belen Fornies Bello pasaitarrak datorren ostiralean. Ez da izena eman behar bertaratu ahal izateko.

Ipar Martxaren hirugarren etapa, igandean Urdabururen eskutik

Mendizaleak Loiolako topo geltokian bilduko dira 09:00etan, eta bertatik osatuko dute Martutene eta Mirakruz gaina bitarteko 11,7 kilometroko ibilbidea.

50. urteurrena ospatuko duten bikoteei, omenaldia Madalenetan

Ekitaldi horretan parte hartzeko izen ematea irekita dago jada, eta ekainaren 10a izango da horretarako azken eguna.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-5-27)

Maiatzak 27ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Liburu sorta eta Realaren erretilua da.

Gehiago