KZguneak IKTei buruzko zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du

Hitzaldi horiek You Tube-ko KZguneaTIC kanalean jarraitu ahal izango dira. Euskaraz eta gaztelaniaz dira, 30 minutuko iraupenekoak.

kzgunea konfinamendua oiartzun Hitzaldiak You Tube-ko KZguneaTIC kanalean jarraitu ahal izango dira.

KZguneak zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen du You Tube-ko KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero IKTei buruzko hitzaldi berriak egingo dituzte euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutuko iraupenekoak. Zuzeneko hitzaldi horiek jarraitzeko, KZguneatik zehaztu dute interesa duten pertsonek Interneterako konexioa izatea dela beharrezko baldintza bakarra, You Tube-ko ekitaldirako sarrera librea izango baita.

Gainera, gogorarazi nahi izan dute, egiten dituzten hitzaldi guztiak You Tube-ko kanalean grabatuta geratzen direla aurrerago ikusi ahal izateko. Horrez gain, urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia KZguneko webgunean aurkituko dute interesdunek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.