Ipar Martxaren hirugarren etapa, igandean Urdabururen eskutik
Mendizaleak Loiolako topo geltokian bilduko dira 09:00etan, eta bertatik osatuko dute Martutene eta Mirakruz gaina bitarteko 11,7 kilometroko ibilbidea.
Urdaburu Mendizale Elkarteko irteera bat. Urdaburu Mendizale Elkarteak Ipar Martxako hirugarren etapa antolatu du iganderako, ekainak 5. Parte hartu nahi duten mendizaleak Loiolako topo geltokian bilduko dira 09:00etan, eta bertatik osatuko dute Martutene eta Mirakruz gaina bitarteko 11,7 kilometroko ibilbidea.
Irteeran parte hartzeko izen emateak irekita daude jada, eta ekainaren 2a, osteguna, izango da horretarako azken eguna. Izen emateak Urdabururen egoitzan edo formulario bidez egin ahal izango dira. Urdabururen egoitzan egin nahi dutenek, aurrez aurre idazkaritzan edo telefono bidez egin beharko dute. Egoitzaren ordutegia ondorengoa da: asteartea eta osteguna 19:00etatik 21:00etara.
