Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Madalenetan lan egiteko deialdia, zabalik

Errenteriako Udalak Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abian jarri du eta izena emateko epea zabalik dago jada.

Xanti eta Maialen.
Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/05/30

Aurreko urteetan bezala, Errenteriako Udalak Madalenetako laguntzaileak kontratatzeko prozesua abiatu du eta izena emateko epea zabalik dago jada. Deialdi horren helburua da festetako laguntzaileak hautatzea aurtengo Madalenetan lan egiteko. Horrez gain, osatuko den zerrenda hori ere Atlantikaldirako erabiliko dute.

Baldintzak:

  • 18 urte beteak edukitzea kontratuaren hasierako datan.
  • Langabezian egotea kontratuaren hasierako datan.
  • Eskola ziurtagiria edota maila altuagoko titulazio akademiko baten jabe izatea.
  • Euskaraz elkarrizketa bat izateko gauza izatea. Eskakizun hori betetzeko xedez, hautatuak suertatzen diren pertsonak deituak izango dira Udal Euskaltegian elkarrizketa bat egiteko. Ez dute azterketarik egin beharko 3. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea egiaztatuta duten pertsonek eta 2011, 2012, 2013, 2014, 2015, 2016, 2017, 2018 edo 2019ko deialdian, helburu bererako, eginiko euskara froga gainditu zutenek.
  • Lanpostuaren beraren eginkizunak normal betetzea galaraziko lukeen eritasunik eta tatxa fisikorik nahiz psikikorik ez edukitzea.
  • Diziplinako espedientea del medio, Estatuko, Autonomi Elkarteko nahiz udal erakundeen menpeko lanetik banandua ez izana, ezta ere herri eginkizunetan aritzeko.
  • Indarrean dagoen araudiaren arabera, legezko ezgaitasun edo bateraezintasun kasuren batean ez egotea, beti ere legeak ematen duen aukeratzeko eskubidea alde batera utzita.

Hautaketa irizpideak:

  • Lehentasuna izango dute Errenteria-Oreretan gutxienez hiru hilabete erroldatuta daramatenek. Horretarako, eskaerak aurkezteko ezarritako epearen azken eguna hartuko da erreferentziatzat.
  • Zozketa ekainaren 24an egingo da. Emaitza udal web orrian eta iragarki oholtzan argitaratuko dituzte.
  • Hautatutakoek ez badute euskara maila egiaztatuta, hizkuntza probak egin beharko dituzte. Horretarako, deituak izango dira (uztailaren 1ean egitea aurreikusita dago).

Eskabideak aurkezteko epea:

Eskabideak, NANa, titulu akademikoa eta euskarako tituluaren fotokopiekin batera (azken hori, duenak), ZU! Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira. Beharrezko informazio guztia helarazteko azken eguna ekainaren 15a izango da.

Zozketan hautatuak izan diren pertsonei eta lehenengo hamar ordezkoei, email bat bidaliko zaie beharrezko informazio guztiarekin. Hautagaiak berak kontsultatu beharko du bere emaila zozketaren egunean eta hurrengo egunean. Hori dela eta, ezinbestekoa da hautagaiek eskaera orrian euren emaila garbi adieraztea.

Kontratatzen diren pertsonek udaltzaingoak Masti Loidin duen egoitzan uztailaren 19an, 09:00etan, egingo duten aurretiazko bilerara joan beharko dute, eta bertan, egin beharko duten lanaren inguruko argibideak emango zaizkie.

Horrez gain, azterketa mediko bat egin beharko dute udal zerbitzu medikoan, adierazten zaien egunean eta orduan. Osasun azterketak hurrengo datatan egingo dira: ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, hizkuntza eskakizuna ziurtatua dutenek, eta uztailaren 4, 5, 6, 7, 11, 12, 13 eta 14an euskarako proba egin behar dutenek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.