Ogasuna eta hirigintza, biharko udalbatzarreko gai nagusiak
Hileroko plenoa egingo du bihar arratsaldean udalbatzak. Aurtengo lehen hiruhilekoko aurrekontuaren berri emango du alkateak, besteak beste.
Bihar arratsaldean, hileko azken asteartearekin, ohiko udalbatzarra egingo du Pasaiako udalbatzak. 18:00etan hasiko da saioa, Arizabalo Jauregian.
Eztabaidatuko dituzten gaien zerrenda aurreratu dute udal arduradunek. Horratx:
- Xedapen ofizialak eta Alkatetzaren eta zinegotzi ordezkarien ebazpenen berri ematea eta Tokiko Gobernu Batzarreko akordioen berri ematea.
- 2023rako bertako jaieguna onartzea.
- Ogasuna
- 2022ko 1. hiruhileko ordainketen batez besteko epeari buruzko txostenaren berri ematea.
- Kreditu aldaketen berri ematea.
- 2022ko 1. hiruhilekoko aurrekontuaren gauzatzearen berri ematea.
- Egonkortasunari, iraunkortasunari eta gastu-arauari buruzko txostenaren berri ematea.
- Aitortutako eskubideen kontabilitateko baja onartzea: kobraezinak eta preskribatuak.
- 2022ko Zerga Ordenantzen aldaketari behin-behineko onarpena ematea.
- Hirigintza
- Aurkeztutako alegazioak ezeztea eta behin betiko onartzea ‘Poblado, Salinas eta Andonaegi bizitegirako hiri-eremuak berroneratu, birgaitu eta kudeatzeko Plan Berezia’.
- Galde-eskeak.