Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Agote: "Festibaletik gehien gozatu nuena Antxoko bertso saioa izan zen"

Pasaia Itsas Festibaleko presidente Xabier Agotek ekitaldiaren balorazioa egin du. Antxotarrengandik sekula baino gertuago izan dira barkuak.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/05/30

Xabier Agote, Pasaia Itsas Festibaleko presidenteak, atzo bukatu zen jaialdiaren balorazioa egin du. Orokorrean asebete agertu da hilaren 26tik 29ra badia astindu duen kultur ospakizunarekin: “Hobeezin joan da. Hamarretik, hamar”.

PIF 22aren arrakastak bi ardatz izan dituela uste du lehendakariak: eguraldi eguzkitsua eta istripurik eza. “Halakoetan funtsezkoa da eguzkia”, aitortu du, “eta hori lagun izan dugu, iragarpenen kontra, ia uneoro”. 135.000 bisitari hurbildu dira Pasaiara azken lau egunetan (2018an 125.000tik gora izan ziren), eta zifragatik pozik agertu ez ezik, xehetasun bat egin du: “Jende ugari da hori eta pozik egon dira, ez da istripurik egon”.

Antxotarrengandik inoiz baino gertuago
Une bat nabarmentzeko eskatuta, ez du zalantzarik egin: larunbateko Antxoko Denboraren tunelean bertso saioa. Amets Arzallus eta Jon Maia, bertaratutakoen sorpresarako, Molinao erreka barrutira sartzen den tuneletik agertu ziren, Katuen etxadian, eta bertatik, txalupetan, eskaini zuten saioa. “Oso hunkigarria izan zen. Bereziki disfrutatu nuen”, Agotek.

Aitortu du Izaskun Gomez alkateak hala espresuki eskatuta erabaki zuela presidenteak erreka erabiltzea, “erronka zaila” baita PIFa Antxoko barrutiari gerturatzea, “festibalaren lehorreko jarduera hertsiki lotuta baitago itsasokoarekin”. Hausnartzen ari zela, garai batean Molinaon amarratuta egon ohi ziren txalupak etorri zitzaizkion gogora lehendakariari, eta bertatik tiraka sortu zitzaion ideia.

“Nire batela hartu eta, bi lagunekin batera, 180 metroko luzera duen tunel horretan sartzea erabaki nuen”. Bidean oztoporik ba ote zen egiaztatu behar zuen emanaldia egingarria izango ote zen jakiteko. “Ez da ezer ikusten, linternekin joan behar duzu bide osoan. Oso ikusgarria da!”. Pasabidean trabarik topatu ez, eta bertsolariak Antxora bertatik sar zitezen erabaki zuen Agotek.

Asebete agertu da, oso, esperimentuak emandakoarekin: “Jendea goitik begira eta gu uretan, bazirudien anfiteatro txiki batean-edo ginela. Ea hurrengo edizioan etekin handiagoa atera diezaiokegun errekari, beharbada egunero bertan zerbait eginez, txalupa gehiago sartuz, musikariak edota, besterik gabe, kontatzeko zerbait dutenak…”.

Hurrengo ekitaldira begira
Aurtengo festibalaren ajearekin oraindik ere, 2024kora begira jarri da presidentea. “PIF eduki aldetik aberasten joan dadin nahi dut”, adierazi du Agotek; geroz eta itsasontzi gehiago ekarri eta lehorreko jarduera aberasten joatea da helburua.

Horretarako, argi du zein bide jarraitu nahi duen: aurten lehen aldiz urratu dituzte iraunkortasunaren eta elkartasunaren bidezidorrak, eta hortik aurrera egiteko asmo guztizkoa du Albaolaren sortzaileak. “Mendeetan atzera egiten saiatzen gara ontziekin, eta funtsezkoa da mendeetan atzera ere egitea itsasoa egon izan den bezain garbi izan dezagun berriro, eta baso osasuntsu zein emankorrak, ontziak egurrez hornitzeko”.

Bestalde, sinetsita esan du “elkartasun zubiak” eraikitzen jarraituko duela itsas festibalak: “Dudarik ez dut: kultura ez da helburua, baizik eta bidea, erreminta eraikitzaile bateratua”. Hori Albaola sortu zenetik ikasten joan dela aitortu du, “gizartetik sortutako erakunde bat gara, eta mundua hobetzeko horrelako proiektuak egin behar ditugu”.

Erlazionatutako edukia[Galeria] Asteburua aitzaki, jende andana izan da Pasaia Itsas Festibalean
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.