Garik kontzertua eskainiko du Oiartzunen, Kantagiltza zikloaren barruan
Hilaren 12an kontzertua eskainiko du abeslariak Arizmendienean. Sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro Berri tabernan.
![kantagiltza](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/05/ftyaevcxoaurzvl.jpg)
Kantagiltza musika zikloak beste hitzordu bat jarri du hurrengo astebururako. Hilaren 12an (igandea da) Iñaki Igon Garitaonaindia Garik kontzertua eskainiko du Oiartzunen, Gotzon Barandiarainek gidatuta. 18:00etan hasiko dute musika emanaldia Arizmendienean, eta sarrerak dagoeneko eskura daitezke, Kastro Berri tabernan, bost euroren truke.
Eguraldi txarra eginez gero, kontzertua udaletxeko pleno aretoan egingo dutela jakinarazi dute antolatzaileek.