Eguzkik ibaira zuzenean doazen isuriekin amaitzeko eskatu du
Oiartzungo arroan dauden lau udalerrietako hautetsiei zuzendu zaie egoerari amaiera emateko eskatzeko.
Eguzkik Lezoko Jaizkibel Etorbidean dauden ur zikinak zuzenean ibaira botatzen dituztela salatu du berriz ere. Talde ekologistak dio arazoa oraindik ez dela konpondu, eta Oarsoaldeko lau udalerrietako hautetsiei dei egin die egoerarekin amaitzeko eskatuz. Eguzkiren ustez egoera araudiaren aurkakoa da, eta Añarbeko Mankomunitateko hurrengo bileran gaia jorratzeko eskatu die udalerri bakoitzeko ordezkariei.
Gaia jorratzeaz aparte, saneamendu-sarera konektatzearen alde agertzeko eskatu die udalei talde ekologistak. Eguzkiren aburuz, Mankomunitatean dauden hamar herrietako ordezkariek osatzen duten erabaki-gunean aztertu eta erabaki behar da aferari buruz.