Energia berriztagarrien komunitatea osatu nahi du herritar talde batek
"Burujabetza energetikoaren bidea jorratzeko asmotan" hasi dira lanean, udalarekin eta Goiener kooperatibaren laguntzarekin. Hilaren 9an lehen bilera irekia egingo dute.
Oiartzungo herritar talde bat energia berriztagarrien komunitatea osatzeko lanean jarri da, udalarekin eta Goiener kooperatibaren laguntzarekin, HITZAk jaso duen bezala, «burujabetza energetikoaren bidea jorratzeko asmotan».
Lanean hasteko lehen bilera irekia egingo dute datorren ostegunean (hilak 9), udaletxeko pleno arteoan, 18:30etik aurrera. Gaiarekin kezka edo interesa duen herritar orori luzatu diote bertaratzeko gonbita.