Ezkaraiko San Lorenzora irteera antolatu du Urdaburuk
Izena emateko epea zabalik da, irteerara joateko prezioa 60 eurokoa da, eta plaza mugatuak daude.
Errenteriako Urdaburu Mendizale Elkarteak Ezkaraiko San Lorenzora irteera antolatu du ekainaren 11 eta 12ko astebukaerarako. Autobusa larunbatean bertan aterako da goizeko 7:00etan Gamon Zumarditik, eta errepidean geldialdia egingo du (Aritzetan 7:15ean).
Larunbatean Ezkaraiko El Molino Viejo aterpean egingo dute lo pentsio erdian (afaria eta gosaria barne). Horregatik, eguneko motxilarekin nahikoa izango dela adierazi dute Urdaburutik. Hala ere, lo-zaku arina eramatea gomendatzen du elkarteak.
Ibilbidea hurrengoa izango da:
- Larunbata, ekainak 11: Pineda de la Sierra-San Millán (2.131 m.) – Altuzarra-Sta. Cruz del Valle Urbión (20km).
- Igandea, ekainak 12: Valdezcaray-San Lorenzo (2271 m.) – Ezcaray (17km).
Irteeraren prezioa 60 eurokoa da eta 60 lagunentzako plaza izango dira. 60 euroko diru sarrera egin beharko da erreserba behin betikoa izateko. Izena emateko epea irekita dago eta ekainaren 9ra arte izango da zabalik. Ohi bezala, astearte eta ostegunetan 19:00-21:00 ordu tartean egin ahal izango da erreserba, aurrez aurre egoitzan edo 943 52 78 79 telefonoan. Azkenik, badago ohiko formularioa betetzea hemen klik eginez.