Ikasteko gune berria irekiko du Udalak
Lekuona Fabrikaz aparte, Reina Aretoa egokituko da ekainaren 4tik uztailaren 17ra ikasturte-amaierako azterketak prestatzeko ikasketa gunea izateko.
Errenteriako Udalak Reina Aretoa egokituko du behin-behineko ikasketa gunea izateko. Ikasturte-amaierako azterketetarako gazteei laguntza emateko asmoz larunbatetan 16:00etatik 20:00etara eta igande goizetan 10:00etatik 14:00etara ikasketa-gela egongo da Reina Aretoan. Bertan ikasteko 60 lagunentzako lekua egongo da, eta mahaiak, aulkiak eta entxufeak jarriko dira herritarren eskura . Asteburu honetatik aurrera eta uztailaren 17ra mantenduko da irekia behin-behineko ikasketa-gela.
Bestetik, Lekuona Fabrikak ikasteko ohiko eskaintza izango du. Bigarren solairuan 48 pertsonentzako Isilgunea eta 16 ikaspostutarako edukiera duen Lantegia du. 0. solairuan ere mahaiak eta aulkiak egongo dira, eskaripean. Ordutegia 9:00etatik 20:00etara izango da astelehenetik ostiralera, eta 9:00etatik 14:30era larunbatetan.