'Urak aske' dokumentala ikusgai Niessengo Auditoriumean
Dokumentalak 74 minutuko iraupena du eta Normandian eta Euskal Herrian bi urtegi handiak husteko eta presak kentzeko egindako urratsak kontatzen ditu.
‘Urak aske’ dokumentala Errenteria-Oreretako Niessengo udal-auditoriumean ikusi ahal izango da hilaren 5ean, igandea, 12:00etan. Dokumentalak gizakien eta naturaren arteko harremanari buruzko gogoeta egiten du, eta bioaniztasuna eta basa bikoitza kontserbatzeko etorkizunean jarraitu beharreko bidea irudikatzen laguntzen du. Horretarako, Normandian eta Euskal Herrian bi urtegi handi husteko eta presak kentzeko egindako urratsak kontatzen ditu.
Dokumentala elebitan dago eta 74 minutuko iraupena du.