[Galeria] Pasaia musikaz blai
25 urteren ondoren "ilusio" berberarekin antolatu dute "musikarekin elkartzea eta ikastea" helburu duen Musikaldi 2022 ekitaldia.
Gaur goizean Trintxerpe eta San Pedro euskal musikarien topaleku izan dira. 1997an izan zen Pasaiak ekitaldi hau antolatzen zuen lehen aldia. Orduztik 25 urte pasa dira. Horregatik, lehen edizio horretako lema berreskuratu nahi izan dute: “Elkarrekin musika egin”.
EAEko musika eskola ezberdinak bertaratu dira eta kontzertu paregabeak eskaini dituzte eta arratsaldean ere kontzertuak izango dira.
Hona hemen gaur goizean Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan izan den Txistularien alardearen, Aranderreko pistetan egin den Musika Bandaren eta San Pedroko Lonjako plazako Abesbatzaren kontzertuetako zenbait argazki.
Informazio eta egitarau osoa hemen.