Etzi hasiko dute Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII. Txapelketa eta Oiartzungo XI. Herrikoia
Asteazkenean hasiko dute lehia, kontzejupean. Ostegunean ere beste bi partida jokatuko dituzte.
Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII. Txapelketa eta Oiartzungo XI. Herrikoia hastear da, hala jakinarazi du Txost klubak. Kontzejupean jokatuko dituzte lehen partidak etzi (hilak 8). 18:00etan hasita, Caetano-Etxenberria bikotea Iturain-Oiartzabalen kontra ariko dira, eta Ugalde anaiak Iriarte eta Zelakainek osatutako bikotearen kontra.
Ostegunean (hilak 9) ere bi partida jokatuko dituzte (ordu berean), ondorengoak: Bergara-Etxadi Elizegi-Arizabaloren kontra eta Etxabe anaiak Flores-Bergara bikotearen kontra.