950 kilo hondakin jaso dituzte Bakarraiztegi errekastoan

Eremua garbitu ondoren 110 metroko hesi bat jarri dute bertan, "hondakinen isurketarik berriz gerta ez dadin". Babes elementuak jarriko dituzte hesi horren aurrean, ibilgailuek apurtu ez dezaten.

950 kilo hondakin inguru jaso dituzte.

Bakarraiztegi errekastoan, “isurketak garbitzeko eta prebenitzeko” asmoz, hondakin bilketa handia egin berri dute, udalaren eta aldundia elkarlanean aritu dira. Sei zaborrontzi baino gehiago jasotako hondakinez bete dituzte, 950 kilo hondakin inguru bildu dituztela jakinarazi du udalak.

Eremua garbitu ondoren 110 metroko hesi bat jarri dute bertan, “hondakinen isurketarik berriz gerta ez dadin”. Babes elementuak jarriko dituzte hesi horren aurrean, inguruko aparkalekua erabiliko duten autoek apurtu ez dezaten.

15.996,41 euroko aurrekontua izan dute garbiketa lanetarako, eta horietatik 7.552,77 euro aldundiak jarri ditu.

Ingurumen zinegotzi Joxean Sanchezek garbiketa lanak “udalerriko erreken ingurumen kalitatea kontserbatzeko eta hobetzeko duen konpromisoaren adibideak” direla gaineratu du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.