[Argazki galeria] Herriko baserrietako sagardoa dastatu dute
Goizeko erromeriaren eta dantzaldiaren ondoren, arratsaldean sagardo festa ospatu dute Lezoko Gurutze Santuaren plazan.
Gaur arratsaldean, Euskal Jaien bigarren egunean, giro ederra izan dute Lezoarrek. Goizean dantzan eta erromerian ibili ondoren, arratsaldean, eguzkiaren epeltasunean jan eta edateko bildu dira lagun kuadrillak Lezoko Alde Zaharrean. Gozatu bitartean euskal dantza saioa izan dute arratsaldea girotzeko. Gurutze Santuaren plazan bertako sagardogileen sagardoak dastatzeaz gain, txistorra pintxo goxoak probatzeko aukera ere izan dute.
Hemen arratsaldeko zenbait argazki: