Zazpi partida jasoko ditu kontzejupeak aste honetan

Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII. Txapelketa eta Oiartzungo XI. Herrikoiaren barruko partidak jokatuko dituzte bihar eta larunbatean.

Joan den asteko partiden irudia da goikoa.

Aste honetan ere Txostek antolatutako Eskuzko Pasakako Gipuzkoako VII Txapelketaren eta Oiartzungo XI Herrikoiaren hainbat partida jokatuko dituzte. Kontzejupean izango dira norgehiagoka guztiak, bihar (hilak 15) eta larunbatean (hilak 18), 18:00etatik aurrera. Ondorengoa da kartelera:

Asteazkena (hilak 15):
  • Caetano-Etxeberria / Elizegi-Arizabalo.
  • Martin-Mitxelena / Mitxelena-Azpiroz.
  • Etxabe-Etxabe / Marin-Beaumont.
  • Ormazabal-Urbieta I / Iraola-Aburuza.
Larunbata (hilak 18):
  • Iturain-Oiarzabal / Bergara-Iradi.
  • Noble-Aranburu / Mitxelena-Iraola.
  • Karrera-Urbieta II / Lizaso-Chiapusso.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.