Antton Ezponda Oiartzungo Athletic Lagunartea inauguratuko dute irailean
Klubeko jarduneko presidentea eta lehen taldeko hainbat futbolari bertaratuko dira irailaren 10eko inaugurazioan.
Datorren irailaren 10ean (larunbata da) Antton Ezponda Oiartzungo Athletic Lagunartea elkartea inauguratuko dute ofizialki, hainbat ekitaldirekin. Elkarteko kideekin batera klubeko jarduneko presidente Aitor Elizegi eta lehen taldeko hainbat jokalari izango direla aurreratu dute.
Lehenik, futbolari buruzko hitzaldi bat eskainiko dute, ondoren luntxa, bertsolariak eta bazkideen bazkaria.
Elkartekoek diotenez, aurtengo helburua denboraldiko pare bat partidetara joatea da (ahal bada Realaren kontrako partida batera).
Eskualdeko Athletic zaleei lagunarteko bazkide egiteko deia egin diete. Horretarako interesa dutenek, Lezoko Sotxo tabernan eta Errenteria-Oreretako Aralar tabernan izena eman dezakete.