Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

[Erreportajea] Kanterri, kantagintzaren «ikasgune eta bilgune» berria

‘Kanterri: Euskaraz kantatzen duen herria’ izeneko ikastaroa egingo dute uztailaren 11 eta 12an herrian, lehenengoz. Hausnarketarako topagune bat sortu nahi dute, epe ertain-luzera begirakoa.

Kantagiltza musika zikloari jarraipena emango dio Kanterrik. Irudian, Gari abeslariaren joan den igandeko saioa.
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/06/17

Euskarazko kantagintzaz luze eta sakon ariko dira datorren uztailaren 11 eta 12an Oiartzunen, Kanterri: Euskaraz kantatzen duen herria izeneko jardunaldiak egingo baitituzte estreinakoz. Udalak, Kantagiltza elkarteak eta Ahotseneak elkarlanean antolatu dute. Luxuzko sei gonbidatu izango ditu lehen edizio horrek: Fermin Etxegoien idazle eta kazetaria, Anari Alberdi musikaria, Itxaro Borda idazlea, Ihintza Orbegozo musika kritikaria, Imanol Epelde musikari eta irakaslea, eta Jon Maia bertsolaria.

Proiektu horren sustraiak «aspaldian» errotu zituzten hainbat oiartzuarrek, hori kontatu du antolaketa lanetan dabilen Josu Delgadok. Hitzen Lihoa egitasmoarekin (2018an egin zuten) «kantagintzari begira» jarri zirela kontatu du, orduan Gotzon Barandiaranek eta Rafa Ruedak eskainitako ikastaroarekin. Kantagiltza kontzertu-hitzaldi zikloak jarraipena eman zion egitasmo horri, eta hori guztia biribilduko du Kanterrik. «Esperientzia horien emaitza da ikastaro honen eskaintza».

Helburuen artean, Delgadok nabarmendu du «euskarazko kantagintzaren ikasgune eta bilgune» izan nahi duela Kanterrik. «Kantagintza bere osotasunean aztertu nahi dugu, eta kantagintza hori sustatzeko baliabideak jarri».

Horrez gain, Kantagiltza elkarteko kide Iraia Etxebestek ere hainbat asmo edo xede zerrendatu ditu. «Euskarazko musikaren eta literaturaren arteko elkarreraginez sortutako kantagintza aztertzea. Kantagintzaren ekarpen historikoaz gogoeta egitea alderdi guztiak kontuan hartuta. Letrak sortzen trebatzen laguntzea. Kantagintzaren transmisiorako baliabideak eskaintzea. Eta euskaraz kantatzeko grina transmititzeko bideetan sakontzea».

Lehen edizio horrekin topagune bat sortu nahi dutela erantsi du Etxebestek, epe ertain-luzera begirako proiektua baita Kanterri. «Lehen harria jarri nahi dugu uztaileko saioetan. Elkartzen garenen artean pentsatuko dugu zer egin daitekeen hurrengo urtean, zeintzuk diren gabeziak, zer komunikatu nahi dugun edo zer ikasi nahi dugun», azaldu du oiartzuarrak.

Ikastaroa bada ere, uztaileko saioek «laborategi kutsua» izango dutela aurreratu du Delgadok, «iruditzen zaigulako euskarazko kantagintzaren inguruan ez dela horrelakorik antolatzen, eta beharrezkoa da ikuspegi honekin lantzea».

Ikastaroetan alde teorikoa zein praktikoa landuko dituztela aurreratu dute biek. Alde teorikoan, Fermin Etxegoien XX. mende arteko kantagintzaz ariko da, eta ondoren, Ihintza Orbegozok azken hogei urteez hitz egingo die bertaratutakoei. Saio praktikoak, aldiz, erabat irekiak izango direla azaldu dute, hizketarako, ikerketarako eta musikarako tartea egongo dela. «Ponenteek zerbait prestatuta ekarriko dute, baina bertaratutakoekin batera forma emango diete saioei, denetik gerta daiteke», erantsi du Delgadok.

Izen emateak, zabalik
Interesa dutenentzako, oraindik ikastaroan izena eman daitekeela gogorarazi dute antolatzaileek. Ikastaro osoak 40 euroko prezioa du. Bestela, egun bakarragatik 25 euro ordaindu beharko dira, eta Berrialagunek eta soldatagabeek, aldiz, 30 euro ordaindu beharko dituzte bi saioetarako. www.labur.eus/kanterri webgunera jo beharko da apuntatzeko.

Uztailaren 11ko saioa 09:30ean hasiko dute, Fermin Etxegoien, Anari Alberdi eta Itxaro Bordarekin. 12an, ordea, Ihintza Orbegozo, Imanol Epelde eta Jon Maiaren txanda helduko da. Saioak udaletxeko pleno aretoan eta Arizmendieneko lorategian izango dira.

Herritar orori luzatu diote izena emateko gonbita, biek gaineratu dutenez, «denentzako saioak» izango baitira. «Uste dut bi egun oso berezi izango direla. Hitzaldi hutsetik harago giro ederra sortuko baita, sormen giro bat», esan du Etxebestek. Delgadok ere eskualdeko herritarrak izena ematera animatu ditu: «Ikastaroa izan arren ez dugu modu akademikoan planteatu, modu parte hartzailean baizik. Sormena bertatik bertara dastatzeko aukera egongo da».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.