Udaren inguruko ekintzak, igandean Fanderiako Errotan
Familiei zuzendutako jarduera izango da, eta udari ongi etorria emango diote. Doakoa da, baina aldez aurretik izena eman behar da.
Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroak, Ibaiaren Etxeak, hilabeteko bigarren asteburuetan, 10:30etik 14:00ak arte, errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko aukera eskaintzeaz gain, hilabetean behin ekintza berezi bat antolatzen du.
Oraingoan, igandean, hilak 19, antolatu dute jarduera berezi hori. Gehienbat publiko familiarrari zuzendutako ekintza izango da. Udari ongi etorria emateko, urtaroak zer diren eta zer suposatzen duten azalduko da, eta udan naturan, eta inguruko parke eta naturguneetan zer gertatzen den ulertzeko ibilaldi txiki bat egingo da Fanderiako Bakearen parketik. Bukatzeko, udari lotutako eskulan erraz batzuk egingo dira Fanderiako Errotan.
Jarduerak doakoak dira, baina aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Bide hauetatik eman daiteke izena:
- turismoa@oarsoaldea.eus helbidean edo 943 49 45 21 telefonoan.
- galemysfanderia@gmail.com helbidean edo 690 72 02 64 telefonoan.