Listorretako informazio bulegoa ireki dute
Ostegunetan 8:30etik 14:00etara emango du zerbitzua; eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era. Urriaren 12ra arte egongo da zabalik.
Listorretako informazio-guneak ateak ireki ditu. Hala, bertara hurbiltzen diren bisitariek Aiako Harriko Parke Naturaleko natura eta kultura-ondareari buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute: mendi-ibilaldiak, monumentu megalitikoak eta Añarbeko Baso Erreserba, esaterako.
Udan jarduera eta bisita gidatuak ere egongo dira, baina horiek aurrerago jakinaraziko dituzte.
Urriaren 12ra arte egongo da zabalik. Ostegunetan 8:30etik 14:00etara; eta ostiral, larunbat, igande eta jai egunetan 8:30etik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era.