Arraunlarien jendaurreko aurkezpena egin du Sanpedrotarrak
Sanpedrotarra Arraun Elkarteak arraunlarien plantilla osoa aurkeztu du, 'Libia' traineruarekin batera. Herri ergometro proba ere egin dute.
Atzo arratsaldean, ospakizun kutsuko aurkezpena egin zuen Sanpedrotarra Arraun Elkarteak klubaren egoitzaren aurrean. Sanpedroak ospatzen ari ziren bizilagunei aurkeztu zizkieten familia morea morea osatuko duten arraunlari eta prestatzaile guztiak.
Haurren taldetik hasi eta Libia osatuko duten arraunlarietara arte, banan-banan joan ziren kirolariak traineruaren aurrean azaltzen, euren izenak entzundakoan. Bereziki eskertuta agertu ziren arraun elkarteko arduradunak zaleekin.
Presentazioak bukatuta, herri ergometro frogari ekin zioten sanpedrotarrek, jaiekin gozatua hartzen jarraitzeko gero.