
Oiartzungo lehen plan feminista onartu zuten atzoko udalbatzarrean, aho batez. Genero ikuspegia udaleko sail guztietan txertatuko dute, eta politika feministak martxan jartzeko hainbat egitasmo ere jaso dituzte plan honetan.

'Marrubizko uda' nobelarekin poltsikoratu du saria. 3.000 euro jasotzeaz gainera, saritutako lana argitaratuko du Elkar argitaletxeak, liburu batean.

Harremantxok kaleak hartzera deitu ditu neska eta emakumeak, baina ardura gizonena ere badela nabarmendu dute. Ortzadarra ez dute ahantzi.

Kirol-pista estaltzeak askotariko ekintzak egiteko aukera emango du, baldintza meteorologikoak edozein direla ere.

Txandaka antolatuko dute trafikoa Talaiako eta Arraguako biribilguneen artean. Halere, inguruko sarbide guztiak bermatuko dituztela aurreratu du aldundiak.

Pandemiak ikasleen arteko hartu-emana eragotzi arren, aurten ere askotariko ekimenak egin dituzte. Laburpen-bideoa ikusgai dago jada.


Zortzi orduko tailerra eskainiko du fisioterapeuta eta ekintzaile feministak uztailaren 9an. Aldez aurretik izena eman behar da.

Uztailaren 9ko eta 10eko astebururako antolatu dute mendi irteera, bi ibilaldirekin. Izen-emateak irekita daude dagoeneko.

Zerga-bilketa epea zabalik da dagoeneko, eta abuztuaren 16a izango da horretarako azken eguna.

Ikasturteari agur esateko, Zaria Koru Eskolako kideek Manécanterie de Sain-Jean haur abesbatza dakarte. Kontzertua larunbatean izango da, 20:00etan, Fatimako elizan.

Sanpedrotarra Arraun Elkarteak arraunlarien plantilla osoa aurkeztu du, 'Libia' traineruarekin batera. Herri ergometro proba ere egin dute.

Aurtengo jaietan eta udan "musikaren bidez ere euskara bultzatzeko" asmoa dute udalak, Elizalde institutuak eta Haurtzaro Ikastolak. 10-25 urte bitarteko gazteei galdetegi bat erantzuteko gonbita egin diete.