Frantziako haur abesbatza bat, Zariaren ikasturte bukaerako ekitaldian
Ikasturteari agur esateko, Zaria Koru Eskolako kideek Manécanterie de Sain-Jean haur abesbatza dakarte. Kontzertua larunbatean izango da, 20:00etan, Fatimako elizan.
Larunbatean, uztailak 2, 20:00etan, Zaria Koru Eskolak bukaera emango dio 2021-2022 ikasturteari Fatimako elizan eskainiko duen kontzertuarekin. Bertan, gonbidatu berezi batzuek hartuko dute parte: Manécanterie de Sain-Jeneko (Colmar, Frantzia) haur abesbatzako kideek. Abesbatza hori 2006an sortu zen Benoit Kiryren zuzendaritzapean, eta orain bira bat ematen ari dira. Birako lehen kontzertua izango da Errenteria-Oreretakoa.
Horrez gain, uztailaren 3tik 9ra, Beizaman, Gipuzkoako eta Iparraldeko 30 haurrek Zaria Koru Eskolak lehenengo aldiz antolatutako udaleku musikaletan hartuko dute parte. Bertan, kantua, dantza eta antzerkia uztartuko dituzte naturarekin gozatzearekin batera.