Koldo Mitxelena ikastetxearen patioa estaltzeko lanak, lizitazio fasean
Kirol-pista estaltzeak askotariko ekintzak egiteko aukera emango du, baldintza meteorologikoak edozein direla ere.
Errenteriako Udalak lizitaziora atera ditu Koldo Mitxelena ikastetxearen Markola eraikineko patioaren estalkia eraikitzeko lanak. Hala, 2020an eraikin horretan egindako hobekuntzei jarraipena ematea da asmoa, eta 2019-2023 Agintaldi Planean jasotakoa betetzea. Kirol-pista estaltzeak aukera emango du aire zabalean eskolak, kirol-jarduerak eta bestelako ekitaldiak aurrera eramateko, eguraldiaren menpe egon gabe.
Lanek ia 695.000 euroko aurrekontua izango dute, eta erdia baino gehiago, 354.000 euro, Eusko Jaurlaritzak jarriko ditu.