Asteartean, santakrutzak prestatzeko jai batzordearen bilera
Batzarra 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan. Santakrutzetako behin betiko egitaraua zehazten saiatuko dira batzordekideak.
Uztailaren 5ean, asteartea, santakrutzak prestatzen hasteko batzarraldira deitu ditu Lezoko Udalak jai batzordea osatzen duten eragileak, baita horretan parte hartu nahi duten herritarrak ere. Bilera 19:30ean hasiko da, Kultura Aretoan.
Hiru gaiko zerrendari ekingo diote batzordekideek. Lehenik, aurreko aktaren onespena landuko dute (ekainaren 21eko bilkurarena), ondoren santakrutzen behin betiko egitaraua zehazten saiatuko dira, eta azkenik norberak lekarkeena azaltzeko aukera izango du.
