[Argazki galeria] Bianditz, Errenga eta Aiako Harria argiztatu dituzte oiartzuarrek
Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat erakundek elkarlanean antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoak erantzun handia izan du herrian. Dozenaka oiartzuarrek parte hartu zuten larunbatekoan.
Gure Eskuk eta Kataluniako hainbat erakundek elkarlanean antolatutako Pirinioetako Bidea egitasmoak erantzun handia izan du herrian. Larunbatean Bianditz, Errenga eta Aiako Harriko gailurrak argiztatu zituzten dozenaka oiartzuarrek. Goizetik askotariko ekitaldi eta ekintzak egin zituzten Oiartzunen, eta arratsaldean hiru tontor horietara jendetza bideratu zen, 22:15ak inguruan euren eskuko linterna edo sakelakoekin gaua argiztatzera. Ondorengoak dira larunbateko hainbat irudi: