Herri Musika Eskolan matrikulatzeko epea, zabalik
Soinuenea Herri Musikaren Txokoak jakinarazi du hilaren 15era bitarte apuntatu daitezkeela herritarrak. Irailaren 12an hasiko dute ikasturtea.
Soinuenea Herri Musikaren Txokoak martxan du 2022-2023 ikasturteko matrikula. Hilaren 15a (ostirala da) izango da apuntatzeko azken eguna. Honako musika tresnetan trebatzeko aukera egongo da aurten ere: alboka, biolina, dultzaina, herri perkusioa, txistu eta danbolina, txalaparta, xirolarrua eta zarrabetea.
Astean behin eskainiko dituzte klaseak, Madalensoro pilotalekuan. Irailaren 12an hasiko dute ikasturtea, eta 2023ko ekainaren 16an bukatuko dute.
Izen ematea egiteko eta informazio gehiago jasotzeko, lotura honetara jo dezakete herritarrek.