Kolonbiaren oraina eta geroari buruzko hitzaldia antolatu dute Gaztañon
Presidente hautatu berriarekin sortutako abagunea izango dute mintzagai. Hitzaldia datorren asteazkenean izango da, uztailaren 6an, Gaztañoko auzo lokalean.
Pasa den ekainaren 29an kolonbiarrek Gustavo Petro aukeratu zuten datozen lau urteetan herrialdearen lemazain izateko. Hortaz, Kolonbiak lehen aldiz ezkerreko presidente bat izango du. Egoera hori baliatuta, herrialdeak dituen erronkei buruz hitzaldi bat antolatu du Gaztaño Bizirik elkarteak.
Bertan, Kolonbiaren aldaketa sozialerako eta bakerantz urratsak egiteko bideak aztertuko dituzte. Horretarako, bi hizlari gonbidatu dituzte: Guillermo Rincón kazetaria eta Frank Muñoz soziologoa.
Hitzaldia uztailaren 6an izango da, 19:00etan, Gaztañoko auzo lokalean.