'Hemen gaude, dena ongi' antzezlanak emango dio bukaera ikasturteari
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak "oparitxo bat" egin nahi die ostiral arratsaldean oiartzuarrei, "euren antzerkizaletasuna eskertzeko".
Ikasturteko antzerki programazioari bukaera emango diote ostiral honetan (hilak 8), kale antzerki saio berezi batekin. Rouge Elea taldearen Hemen gaude, dena ongi antzerki-zirku saioa eskainiko dute Beheko Plazan, doan gainera. Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak “oparitxo bat” egin nahi die oiartzuarrei, “euren antzerkizaletasuna eskertzeko”. 19:00etan izango da hitzordua.
Irailean ekingo diote ikasturte berriari.