2019ko datuekin alderatuta, erabilera orokorra ehuneko 2,6 puntutan jaitsi da. Beheraldi nabarmenena gazteen eta haurren artean izan da.
Bi urteko etenaldi derrigortuaren ondoren, bueltan da Ereintza Dantza Taldeak antolatzen duen jaialdia. Hurrengo larunbatean izango da, hilak 16.
Bihartik hasita, igandera bitarteko egun osoko egitarauak antolatu dituzte Antxoko eragileek. Txupinazoa 20:00etan botako dute.
Antxok gune berri bat izango du datozen sanferminetan, Ibaiondoko zabalgunean: Papineko Gazteriaren txosna. 150etik gora gaztek bat egin dute, jaiekin lortutako dirua urtean zehar inbertitzeko.
Arditurriko meazulora joateko tren berdea erabilgarri egongo da uztaila eta abuztuan zehar. Done Eztebe plazatik abiatuko da trena.
Errenteriako hirigunea eta San Marko gotorlekua lotuko ditu ostegunetan, eta lau joan-etorri egingo ditu. Zerbitzua doakoa izango da.
Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak "oparitxo bat" egin nahi die ostiral arratsaldean oiartzuarrei, "euren antzerkizaletasuna eskertzeko".