Pontikan aparkaleku berria eraikitzeko lanak lizitaziora atera ditu udalak
Eraikina egitea ezinbesteko urratsa da Barandiaran parkea eraikitzeko. Lanek 3 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua izango dute.
Udalak lizitaziora atera du Pontikan aparkaleku berria eraikitzeko lanen kontratua. Aparkalekua Beraun kalearen behealdean eraikiko da, Arditurri kaleko garajeen aurrean. Hiru solairuko parking bat eraikitzea aurreikusten da, 183 aparkalekurekin. Bi helburu izango ditu: kanpotik datorren jendeari alternatiba bat eskaintzea, eta herriko aparkaleku eskaerei erantzutea. Kontratatu beharreko lanen aurrekontua 3.248.000 eurokoa da.
Barandiaran parkea, gero eta gertuago
Era berean, garajeen lizitazioarekin urrats garrantzitsu bat egin da Barandiaran parkea errealitate bihurtzeko. Izan ere, Barandiaran parkea eraikiko den orubean dagoen aparkalekua ibilgailuz libre uztea lortuko da.