Udako ordutegia izango du Manuel Lekuona bibliotekak irailera bitarte
Uztaila eta abuztuan goizez irekiko dute soilik, astelehenetik larunbatera. Irailaren 1ean itzuliko da ohiko normaltasunera.
![manuel lekuona biblioteka](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/07/1200-1657103044-_mg_1160.jpg)
Oiartzungo Udalak Manuel Lekuona bibliotekaren udako ordutegiaren berri eman du. Jakinarazi dutenez, goiez egongo da erabilgarri uztaila eta abuztuan, honako ordutegian: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta larunbatetan 9:00etatik 13:00etara.
Hilaren 25ean (astelehena da) eta abuztuaren 3 (asteazkena) eta 15ean (astelehena) berriz, itxita egongo da eta irailaren 1ean itzuliko da ohiko normaltasunera.