Jon Otegi oiartzuarra, Gipuzkoako txapeldunorde
Estilo tradizionaleko Gipuzkoako Sega Txapelketan bigarren postua eskuratu berri du segalari gazteak. 2.915 kilo belar bildu ditu.
Gipuzkoako segalari onenen artean txoko bat egin du Jon Otegi Odriozola oiartzuarrak, txapeldunorde titulua eskuratu baitzuen joan den igandean jokatutako estilo tradizionaleko Sega Txapelketan. Julen Gabirondo segalariaren atzetik sailkatu zen Otegi, txapeldunak baino 160 kilo belar gutxiago bildu zuen oiartzuarrak., orotara, 2.916 kilo.
Igandean (hilak 10) abiadura proba jokatuko du oiartzuarrak Zizurkilen (Gipuzkoa), Nekola baserrian hain zuzen, 18:00etan. Hilaren 17an aldiz (igandea da), Euskal Herriko Sega Txapelketan lehiatuko da Otegi, Aian (Gipuzkoa).