Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Karmele Mitxelena, irakaslea eta idazlea

[Elkarrizketa] «Betiko abentura horietatik aldendu nahi izan dut»

Beste sari bat poltsikoratu berri du oiartzuarrak: 2022ko Mikel Zarate haur literatur saria, ‘Marrubizko uda’ nobelagatik. 3.000 euro jasotzeaz gain, Elkar argitaletxeak saritutako lana kaleratuko du, liburu batean.

Karmele Mitxelena
Imanol Saiz Gomez de Segura
Oiartzun
2022/07/08

Nola jaso duzu saria, espero zenuen?
Sari guztiak beti jasotzen dira pozik, baina sorpresa puntu batekin jaso dut oraingo hau, adin horretako publikoarentzat idazten dudan lehen aldia izan baita. Oso pozik nago.

Gogoa zenuen haurrei begirako zerbait egiteko?
Bai, bereziki 6-12 adin tarteko publiko horrentzat ez dut inoiz lan handirik egin. Orain dela gutxi ipuintxo bat idatzi nuen Oiartzun Filosofikoa elkartearentzat, baina adin horretarako ez dut inoiz ezer idatzi. Agian txiki-txikientzat bai, helduentzat ere, baina tarte horretarako ez. Gogoa nuen probatzeko.

Nolakoa izan da sormen prozesua?
Normalean denbora gehiago pasatzen dut istorioa sortzen pentsatzeko prozesu horretan. Gero forma ematea errazagoa egiten zait. Nahiko azkar idazten dut. Egia esan, hau, ezer baino azkarrago idatzi dut. Nik uste dut helduen lanei buelta gehiago ematen dizkiedala. Baina lan hau oso modu naturalean idatzi dut, oso naturala izan da prozesua. Jarri eta idatzi, hala izan da. Lehiaketa honetarako espresuki idatzitako lana izan da. Bat-batean ideia hori etorri zitzaidan burura, eta idazten hasi nintzen.

Zer kontatzen duzu Marrubizko uda eleberri honetan?
Familia baten istorioa kontatzen dut, non arrazoi desberdinengatik oporraldia aldatu egiten zaie, eta orduan oporraldi berezi bat egiten dute. Lehen aldiz kanpin batera joaten dira oporrak pasatzera. Familia barruko harremanak islatu ditut, kanpinean dauden beste familia horiekin dituzten harremanak eta sortzen diren laguntasun horiek. Harremanetan oinarritu naiz bereziki, ez da abenturazko halako istorio bat.

Badu helburu edo gogoetarik lanak?
Gogoeta baino, helburu jakin bat du: entretenitzea eta ongi pasatzea, hori bilatu dut. Umorez eta ironiaz betetako istorioa da, eta barre batzuk egiteko eta une atsegin bat pasatzeko aukera ematen duela uste dut. Irakurterraza da, umoretsua, eta horrek laguntzen du.

Beraz, familia osoak gozatuko du.
Baietz esango nuke. Bereziki 10-12 urte bitarteko haur koxkorrei begirakoa da, baina helduentzat ere uste dut entretenigarria dela, familia baten ohiko harreman eta gertaeratxoak kontatzen ditudalako. Uste dut barre batzuk eragingo dituela gurasoen artean ere.

Elkar argitaletxeak argitaratuko du gainera. Badakizu noiz?
Ziur ez dakit noiz kaleratuko dugun, baina asmoa da udazkenean, dena ongi badoa, salgai jartzea. Elkarrek marrazkilari bat jarriko du eta hark ilustratuko du lana.

Zergatik animatu herritarrak argitalpen hau erosi edo irakurtzera?
Adin horretarako beste liburu bat izan daitekeela uste dut, agian ez daude horrelakoak irakurtzera ohituta. Betiko abentura horietatik aldendu nahi izan dut, bira bat eman.

Bestelako proiekturik buruan?
Oraintxe bertan ez. Nahiko egunez egun joaten naiz. Tartetxo bat dudanean idazten dut, lehiaketa baterako edo niretzako maiz. Momentuan idazten dut, inspirazioa datorkidanean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.