2022/7/8

[Galeria] Gazteek jarri diote giroa gaurkoan san ferminei

Gazte Eguna heldu da Antxoko kaleetara. Eguerditik aurrera, koadrilek gozamenerako eskaintza zabala izango dute.

Karmele Mitxelena
Karmele Mitxelena, irakaslea eta idazlea

[Elkarrizketa] «Betiko abentura horietatik aldendu nahi izan dut»

Beste sari bat poltsikoratu berri du oiartzuarrak: 2022ko Mikel Zarate haur literatur saria, ‘Marrubizko uda’ nobelagatik. 3.000 euro jasotzeaz gain, Elkar argitaletxeak saritutako lana kaleratuko du, liburu batean.

antton irazoki
Antton Irazoki, Lezoko taxista

[Elkarrizketa] «Oraingo gazteek  beste lan helburu batzuk dituzte»

Lezok dituen bost taxi lizentzietatik, bi bakarrik daude martxan, bi taxi ditu herriak. Zerbitzuaren gabeziari aurre egiteko Pasaiakoekin bat egin dute Lezokoek. Horren gaineko xehetasunak eman ditu Irazokik.

[Erreportajea] Puzzlea osatzea baino gehiago

Udaleku ireki eta itxiek, kontziliazioa errazteaz gain, hezkidetzaren gisako gaiak lantzen dituzte. Euskararen erabilera ere erdigunean jartzen dute, Errenterian eta Lasarte-Orian.

Lau Haizetara koordinatzaile bila ari da

10 hilabeteko kontratua eskaintzen du, irailaren 1ean hasi eta 2023ko ekainaren 30 arte. Uztailaren 17ra arte dago izena emateko aukera.

jon otegi

'Udalsarea 2030'ekin hitzarmena berritu du udalak

Era horretan, udalak NBEk 2030erako Agendan ezarritako helburuak betetzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du.

Bonuen kanpaina berrira atxikitzeko epea, zabalik

Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzu emaileak irailean hasiko den kanpainan parte hartzera animatu nahi ditu udalak.

Trafiko eta aparkaleku aldaketak Karmengo Jaietarako

Trintxerpen Karmengo Jaiak ospatuko dira aurki. Hala, udalak zenbait aparkaleku egokituko ditu, eta trafiko aldaketak egongo dira.

Denboraldia bukatzeko, Txupinazo Festa antolatu du Zintzilik Irratiak

Hilaren 21ean izango da, madalenak hastearekin batera, 17:30etik aurrera. Horretarako, egitarau zabala osatu dute Zintzilikeko egoitzan.

udaletxea oiartzun

Ostiralera atzeratu dute Euskara batzordearen bilera

Ostegunean (hilak 14) egin beharrean, egun bat atzeratzea erabaki dute. Bertaratu ezin dutenei jakinarazteko eskatu die udalak.

San Juan baleontziari aipamen berezia egin diote Trudeau eta Sanchezek

XX. mendean ontziaren hondarrak aurkitu zituztenetik, ikerketa eta berreraikuntza lan handia egin da baleontzia berreskuratzeko.

Musika Eskolak matrikulazio epea luzatuko du

Idazkaritza uztailaren 29ra arte egongo da zabalik, eta arduradunek 2022/2023 ikasturteko matrikulazioa egiteko aukera luzatuko dute.

Gehiago