'Udalsarea 2030'ekin hitzarmena berritu du udalak

Era horretan, udalak NBEk 2030erako Agendan ezarritako helburuak betetzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du.

Lezoko Udalak hitzarmena berritu du Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearekin. Hala, NBEk Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako helburuak betetzen laguntzeko konpromisoa hartu du udalak, bere politika publikoetan eta udal-kudeaketan horiek txertatuz. Izan ere, Lezo 2030 Agenda eta bere ekintza-plana amaitzear dira, eta tresna hori izango duen Gipuzkoako lehen udalerrietako bat izango da. Erreminta horrek udalerriaren etorkizuneko oinarriak ezartzeko balioko du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.