'Udalsarea 2030'ekin hitzarmena berritu du udalak
Era horretan, udalak NBEk 2030erako Agendan ezarritako helburuak betetzen aktiboki laguntzeko konpromisoa hartzen du.
Lezoko Udalak hitzarmena berritu du Udalsarea 2030 udalerri jasangarrien euskal sarearekin. Hala, NBEk Garapen Jasangarrirako 2030 Agendan ezarritako helburuak betetzen laguntzeko konpromisoa hartu du udalak, bere politika publikoetan eta udal-kudeaketan horiek txertatuz. Izan ere, Lezo 2030 Agenda eta bere ekintza-plana amaitzear dira, eta tresna hori izango duen Gipuzkoako lehen udalerrietako bat izango da. Erreminta horrek udalerriaren etorkizuneko oinarriak ezartzeko balioko du.