Hibaikak bigarren jarraitzen du asteburuko estropaden ondoren

Asteburuan Portugaleten jokatu dituzte bosgarren eta seigarren jardunaldiak, ETE Ligan. Larunbatean jardunaldia irabazi zuten, igandean berriz hirugarrenak izan ziren.

Hibaika portugaleteko uretan.

ETE Ligaren zaletuek asteburu zirraragarria bizi izan dute Portugaleteko uretan. Honako eremua, urtero, gatazkatsuenetako bat izaten da, Nerbioi ibaiko korronteek kaleen arteko ezberdintasuna nabarmenago egiten baitute. Aldi honetan ere eremuak ez du hutsik egin.

Portugaleteko bandera bi egunetara jokatu zen, puntuak, berriz, beti bezala esleitu ziren (estropadaro sailkapenaren arabera). Estropada hiru kaleetara eta bi luzeetara jokatu zen bi egunetan. Larunbata, bereziki, jardunaldi ikusgarria izan zen. Lehenengo kaletik hegan egin zuten Portugaletek, Deustok eta Hibaikak, eta txanponaren beste aldean, berebiziko zailtasunak izan zituzten Castrok, Zarautzek eta Hondarribiak hirugarren kaletik. Igandean, berriz, hiru kaleen artean ezberdintasuna egon bazegoen ere, hauek, zertxobait parekatuagoak izan ziren.

Emaitzak

Larunbatean Hibaikak irabazi zuen jardunaldia, bai eta lidertza eskuratu ere. Deustuko trainerua bigarren izan zen errenteriarrengandik 3,65” segundotara. Ama Guadalupekoa ontzia, hirugarren izan zen 4,71” segundotara.

Igandean, berriz, Hondarribiak irabazi zuen jardunaldia. Aldi berean, lidertza berreskuratu eta Portugaleteko Uri Urena XL. bandera eskuratu zuen. Bigarren Deustu izan zen ontzi berdetik 4,56” segundotara, eta hirugarren Hibaika 7,24” segundotara.

Sailkapen orokorra

1º HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 48
2º HIBAIKA JAMONES ANCIN 48
3º DEUSTO BILBAO 42
4º DELTECO ZUMAIA 36
5º ONDARROA CIKAUTXO 32
6º ZARAUTZ GESALAGA OKELAN 23
7º HERNANI MITXELENA 22
8º CASTRO CANTERAS DE SANTULLAN 12
9º PORTUGALETE 7

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.