Hibaika hirugarren sailkatu zen atzo Portugaleten

Hibaikako gizonezkoek asteburu ona burutu dute Portugaleteko uretan. Guztira, 12 puntu eskuratu dituzte errenteriarrek.

Hibaikak hirugarren egin zuen igandean Portugaleteko uretan.

Kae2 Ligako traineruek Portugaleten izan zuten hitzordua asteburu honetan. Emakumezkoen antzera, bi egunetara jokatu zen Portugaleteko Uri Urena XL. bandera.

Bi jardunaldiak Lapurdirentzat izan ziren, orain arteko lider ukaezina. Jokatutako bost estropadetatik bostak irabazi baitituzte.

Hibaikak, hirugarren mailan oarso bidasoko ordezkari bakarrak, asteburu bikaina burutu zuen. Larunbatean bosgarren sailkatua izan zen 21:35,78ko denborarekin eta 5 puntu eskuratuz. Igandean, berriz, hirugarren izan ziren errenteriarrak Lapurdiren eta Donostiarraren atzetik.

Sailkapen orokorra

  Elkartea Puntuak
1º LAPURDI ANTTON BILBAO 45
2º DONOSTIARRA 34
3º HIBAIKA SUSPERREGI EDUKIONTZIAK 31
4º MUTRIKU 28
5º PORTUGALETE 28
6º ASTILLERO 24
7º IRC SANTOÑA 16
8º CASTRO MARINERA 14
9º TRINTXERPE 5
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.