'Oarso' aldizkariaren edizio berria, larunbatetik aurrera eskuragai

Uztailaren 15ean, aldizkariaren aurkezpen irekia egingo da. Ekitaldia Reina aretoan izango da, 18:30ean; gonbitak aurrez eskatu behar dira.

2021eko edizioaren azala

Larunbat honetan, uztailaren 16an, Oarso aldizkariaren 57. edizioa argitaratuko da. Madalenak ate joka ditugula aprobetxatuz, edizio berriak bizitza soziala, historia, kultura, errenteriako biografiak eta abar jasotzen ditu. 700 ale argitaratu dira, eta 7 euroren truke eskuratu ahal izango da herriko liburu-denda, kiosko eta estankoetan. Udalaren webgunean ere eskuragarri egongo da, doan irakurri eta deskargatzeko. Aurreko edizio guztiak hemen topa daitezke

Hala ere, edizioa argitaratu baino egun bat lehenago, uztailaren 15ean, aldizkariaren aurkezpen irekia egingo da Reina aretoan. 18:30ean izango da, eta edizio honetan parte hartu duten egileetako batzuk bertan izango dira. Hala, interesa duen orori bertaratzeko gonbita egin dio udalak, egileak ezagutu eta, zergatik ez, hurrengo zenbakietan kolaboratzera anima daitezen. Gonbidapenak posta elektronikoz edo 943 44 96 10 telefonora deituz eskura daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.