Altzibar auzolanean garbitzera deitu dute
Auzoko txoko eta bazterretan bildutako hondakinak jasotzen ariko dira herritarrak igandean, Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren barruan.
Bazterrak Txukuntzen egitasmoak Altzibar auzoan egingo du hurrengo geltokia. Igandean (hilak 17) jarri dute hitzordua, auzoko plazan, 9:30ean. Auzoko txokoetako eta erreketako zikinkeria biltzen ariko dira auzolanean. Bertaratzen direnek hamaiketakoaz gozatu ahal izango dutela aurreratu du udalak. Auzotar guztiak animatu dituzte egitasmoan parte hartzera.