Fanderiako errotako uztaileko jarduera larunbat honetan izango da
'Pista jolasa familian' antolatu dute, 8 urtetik gorako haurrak dituzten familientzat. Doakoa izango da, baina aurrez izena eman behar da.
Larunbat honetan, uztailaren 16an, hilabeteroko ekintza berezia antolatu dute Fanderiako errotan. Kasu honetan, ‘Pista jolasa familian’ izeneko jarduera prestatu dute errotan eta Fanderia auzoan zehar. 8 urtetik gorako haurrak dituzten familiei zuzendutako ekintza da. Jarduera 11:00etan hasiko da, eta, doakoa izango den arren, aldez aurretik izena eman beharra dago. Horretarako, 943 49 45 21 telefono zenbakira deitu edo posta elektroniko bat bidali behar da.
Hilabeteko bigarren asteburuetan irekitzen dute Fanderiako errota, 10:30etik 14:00etara, nahi duen orok errota martxan ikusi eta bere historia ezagutzeko. Horrez gain, egun batean jarduera berezi bat antolatzen dute, eta horren harira prestatu dute jolasa.